XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...)... Frantziako hiri batzuetara jende joaterik garrantzitsuenetariko bat eman zen.

Hiri hauetan euskaldunak besteek nahi ez zuten lan nekagarriak egin behar izan zituzten beren nortasunean zapalduak izanik.

Horregatik, beharbada, hartu dute beraiek eta beren familiakoek halako konplexu hau.

Alde batetik euskararekin ez zutela deus ere egitekorik ikusi zuten, eta bestetik, frantsesa, haien sozial maila goratzen zuen sinbolo bat bezala hartzen hasi ziren; hots, funtsean, frantsesa behar zutela beren bizia hobetzeko eta zerbait lortzeko.

Beraz, beren haurrek nahi eta nahiez frantsesa behar zutela lagun pentsatu zuten eta hau da deseuskalduntzea erakarri duena.

20,25,30 urte hauetan askok euskara galdu baldin badute honegatik izan da; nahiz eta gurasoak euskaraz etxean egin, inoiz ez dutelako beren hizkuntza atxekitzeko kontzientziarik izan, eta, halaber, beren haurrei euskara irakasteko ere arreta ez dutelako hartu.

Belaunaldi honetako zenbait euskaldun barne aldetik kostara etorri dira, beren haurrak, izen deiturak ez beste, euskaraz zituzteenak.

Orain, emeki-emeki, mogimendu politikoak eta langabeziaren arazoak ikusiz; gazte munduarekin harremanetan sarturik, ari dira esnatzen, baina berantegi da, giro baten laguntzarik ez dutelako izan.

Euskal munduan galduta aurkitzen dira.

Gauza guzti hauek euskara baztertzea erakarri dute ondorio bezala.

Bestalde soziopolitika mailan, azken gudatik landa batez ere, euskaldunen konfiantza eta beren interesen zaintzailea Iparraldean, beti notabilismoa izan da.

Notabilismo hau beren euskaltasuna baztertzen utzi duten euskaldun notable batzuk osatzen dute.

15 urte honetan notable hauek ohartu dira,(...).